https://gg16.gamegune.org/images/slides/e-sport_1.jpglink
https://gg16.gamegune.org/images/slides/equipo_1.jpglink
https://gg16.gamegune.org/images/slides/equipo_2.jpglink
«
»

eSports

Electronic sport (eSport) edo kirol elektroniko deitzen zaie bideo-jokoetako profesionalak elkarren aurka aritzeko antolatzen diren txapelketei.

Hego Korean hasi zen guztia; han, 2000. urteaz geroztik dituzte jokalari profesionalak. Koreakoaz gainera, Europan, Ipar Amerikan, Australian eta Txinan ere egiten dira txapelketak.

Kirol elektronikoen artean, hauek dira gehien erabiltzen eta jarraitzen direnak:

  • HearthStone (PC)
  • League Of Legends (PC)
  • Dota2 (PC)
  • CS:GO (PC)
  • Call Of Duty (Xbox 360)
  • FIFA (Xbox 360)

Bideo-jokoen mundu mailako negozioak zifra handiak mugitzen ditu: 40 mila milioi dolar 2011n, eta 70 mila milioi dolar 2013an.

Bideo-jokoen erabiltzaile aktiboak: mila milioi inguru izango direla jotzen da. Sexuaren arabera, jokalarien % 85 gizonezkoak dira, eta gainerako % 15a, emakumezkoak.

Txinan hainbesteko gorakada izan dute eSport-ek, ezen 2017rako 15.000 lagun hartuko dituen estadio bat eraikiko baitute, eSport-etarako oso-osorik. Hengqin uhartean egongo da, Macau hiritik hurbil.

Internet bidez eSport-ak jarraitzen dituztenen kopurua bikoiztu egin zen 2012tik 2013ra bitartean, eta 71 milioiraino iritsi zen.

facebook twitter twitch

Geure cookieak eta besterenak erabiltzen ditugu zure nabigazioa eta gure zerbitzuak hobetzeko, gure webgunearen erabilera aztertuz.

Aurrera egiten baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Argibide gehiago: Cookien Politika

Onartu