Historia

eSport-en Europa mailako lehiaketa bat da Gamegune. Haren ospea handituz joan da, Euskal Encounterren barruan, 11 urtez, eta Counter Strike 1.6 du joko izarra.

Counter-Strike 1.6 lehiaketa gisa hasi zen, eta CPLrako (Cyberathlete Professional League) leku bat eskaini zuen sari gisa. Irabazlea Dallasera joan zen, gastu guztiak ordainduta, finalean parte hartzera.

Gamegune bakoitzean, hainbat nazionalitatetako 21 taldek hartu dute parte. Gehienak europarrak izan dira, baina izan dira Hego Amerikako, Ipar Amerikako eta Asiako hainbat herrialdetako parte-hartzaileak ere.

Gamegune 11 aldiz egin da Euskal Encounterren barruan, eta 2 aldiz Mexikon, Aldea Digital topaketaren barruan. 2014 urtean Euskalduna Jauregian egin zen lehen aldiz ekitaldi bereizi gisa, eta 2015 urtean Guggenheim Bilbao Museoan.

Aurten, Donostiako Kursaal Kongresu Jauregian egingo da, eta 2016ko txapelketarik interesgarrienetako bat izango du ardatz: HearthStone.

facebook twitter twitch

Geure cookieak eta besterenak erabiltzen ditugu zure nabigazioa eta gure zerbitzuak hobetzeko, gure webgunearen erabilera aztertuz.

Aurrera egiten baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Argibide gehiago: Cookien Politika

Onartu