TXAPELKETAREN OINARRIAK: Fireside Gathering

Lehiaketa profesionalaren taldekako fasearen lehiaketa paraleloa da Gameguneren Fireside Championship Gathering-a, eta ikuskizunaz gozatzera Kursaalera inguratzen diren jokalari amateurrei dago zuzendua. Eta, bide batez, saritan banatzen diren 2.000 euroak eta Blizzard-ek emandako bestelako opari batzuk eskuratzera.

Lehiaketaren egitura eta iraupena

  • Lehiaketa 64 jokalariz osatuta egongo da.
  • Kanporaketa zuzenez jokatuko da, hau da, partida galtzen duen jokalaria lehiaketatik kanpo geratuko da.

Ostirala azaroak 18

14:00 Izen-ematea eta lehiaketako “ check-in” egitea.

15:00 1.txanda  (32renak)

17:00 2.txanda (16renak)

Larunbata azaroak 19

11:00 3.txanda (8renak)

12:00 4.txanda (Final-laurdenak)

*Bazkaltzeko etenaldia

15:00 5.txanda (Finalaurrrekoa)

16:00 6.txanda (Finala)

Jokoaren formatua (Last Hero Standing)

  • Lehiaketaren partida guztiak Last Hero Standing formatuan jokatuko dira.
  • Jokalariko 3 karta-sorta izango dira eta hartatik bat baneatuko da.
  • Partida irabazteko jokalariak 2 jokaldi irabazi beharko ditu.
  • Jokalari batek pilo batekin irabazten duenean, bere karta-sorta mantendu beharko du.
  • Galtzen duen jokalariak eskuragarri duen bere beste karta-sorta hartu beharko du.
  • LHE formatuari buruzko bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=Cc7cW2YwLr8

Lehiaketaren formatua eta araudia

Jokalari guztiek aruadi hau errespetatu eta jarraitu beharko dute.

  • Lehiaketa zuzeneko kanporaketa batetan datza.
  • Formatu estandarrean jokatuko da.
  • Partida guztiak “European region” delakoan jokatuko dira.
  • Jokatzera inguratzeko deia jaso ondoren, esleitu zaizkien PCetan ireki behar dituzte jokalariek beren kontuak. Kartak hautatzeko pantailan daudela, lehiakidearen pantailara joan behar dute, baliogabetu ("banneatu") nahi duten decka hautatzera. Lehiaketako arbitroak horretarako seinalea egitean hasi behar dute jokatzen.
  • Berdinketa kasuan, partida karta-pilo bera erabiliaz jokatuko da.
  • Kiroltasunez jardun behar dute jokalari guztiek lehiaketa osoan.
  • Partida bakoitzaren ostean edota edozein liskar / akats badago, jokalariei screenshotak hartzea gomendatzen zaie, epaitzerakoan antolatzaileon lana erraztu ahal izateko.

Kanporatzeak, tranpak eta debekuak

  • Edozein tranpa eginez gero lehiaketatik at geratzea izango du ondorio.
  • Debekatuta daukate jokalariek txata eta kanpoko zeinahi gailu erabiltzea partida jokatzen ari diren bitartean. Hori dela eta, "Ekinean" egoera eduki behar dute kontua.
  • Ahalik eta lasterren deituko zaie parte-hartzaileei hurrengo txanda jokatzera ingura daitezen. Dagokion partidarako jarritako ordutik hamar minutura iritsi ez den jokalariak galdu egingo du partida (game lost).
  • Jokalariek ezingo dute oharrik hartu partida dirauen bitartean.
  • Debekatuta dago musika entzutea lehiaketa dirauen bitartean.

Karta-sorten  erregistroa

  • Heroi bakoitzeko karta-sorta kopia bat baino ezingo da eraman.
  • Jokalariek ezingo dute bere bildumara sarbiderik egin ezta karta-sortak editatu lehiaketa dirauen bitartean, hala eginez gero partida bat galduko lukete (Sideboard Clause).

Sariak

Sailkapena

Saria**

1.

1.000€

2.

500€

3. eta 4.

250€

 

Informazio gehigarria:

Lehiaketaren oinarri generikoak dira horiek; dena dela, aldaketak egin ditzakete antolatzaileek araudi horretan, lehiaketaren funtzionamendua egokia eta ahalik eta dibertigarriena eta garbiena izan dadin.

Zalantzarik baduzue, helbide elektroniko honetara joE-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

 

*Fireside Gathering-erako lekuak mugatuak dira.

**Dirutan emango diren sariak dagokien zergen kenketa izango dute.

facebook twitter twitch

Geure cookieak eta besterenak erabiltzen ditugu zure nabigazioa eta gure zerbitzuak hobetzeko, gure webgunearen erabilera aztertuz.

Aurrera egiten baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Argibide gehiago: Cookien Politika

Onartu