LEHIAKETAREN OINARRIAK

Gamegune 2016 Hearthstone jokoaren mundu-mailako 16 jokalari onenetarikoak gonbidatuko ditu azaroaren 18 eta 19 bitartean 25.200€ saritan irabazteko aukera emanez.

Jokoaren formatua

  • Lehiaketaren partida guztiak Bo5 Conquest formatuan jokatuko dira.
  • Jokalariko 4 karta-sorta izango dira eta hartatik bat baneatuko da partidak hasi aurretik.
  • Partida irabazteko, jokalariak 3 partida irabazi beharko ditu, BAN egin ondoren dauzkan 3 heroitako bakoitzarekin partida bana.
  • Jokalari batek karta-sorta batekin irabazten duenean, azken hau ezin izango da partida hori irauten duen bitartean erabili.
  • Galtzen duen jokalariak, karta-sorta bera erabiltzen jarraitu ahal izango du edota beste bat erabili.

* Conquest formatua esplikatzen duen bideoahttps://www.youtube.com/watch?v=_hfGtSMPUMg

Lehiaketaren formatua eta araudia

Jokalari guztiek aruadi hau errespetatu eta jarraitu beharko dute.

  • Lehiaketa taldeen-fase bat (ostirala 18) + kanporaketa-fase (larunbata 19) batez osatua egongo da.
  • Formatu estandarrean jokatuko da.
  • Partida guztiak “European region” delakoan jokatuko dira.
  • Jokalariak GameguneTV#2823 kanalera gehituak izan daitezke beraien partidak ikusi ahal izateko. Horietako batzu grabatuak eta zuzenean igorriak izango dira.
  • Jokatzera inguratzeko deia jaso ondoren, esleitu zaizkien PCetan ireki behar dituzte jokalariek beren kontuak. Kartak hautatzeko pantailan daudela, arbitroari aurkariaren zein karta-sorta baneatu nahi duten esango diote eskenategian badaude, arenan badaude ordea, aurkariaren PCra gerturatu eta karta-sorta seinalatuko dute.
  • Berdinketa kasuan, partida karta-pilo bera erabiliaz jokatuko da.
  • Kiroltasunez jardun behar dute jokalari guztiek lehiaketa osoan.
  • Partida bakoitzaren ostean edota edozein liskar / akats badago, jokalariei screenshotak hartzea gomendatzen zaie, epaitzerakoan antolatzaileon lana erraztu ahal izateko.

Kanporatzeak, tranpak eta debekuak

  • Edozein tranpa eginez gero lehiaketatik at geratzea izango du ondorio.
  • Debekatuta daukate jokalariek txata eta kanpoko zeinahi gailu erabiltzea partida jokatzen ari diren bitartean. Hori dela eta, "Ekinean" egoera eduki behar dute kontua.
  • Ahalik eta lasterren deituko zaie parte-hartzaileei hurrengo txanda jokatzera ingura daitezen. Dagokion partidarako jarritako ordutik hamar minutura iritsi ez den jokalariak galdu egingo du partida (game lost).
  • Jokalariek ezingo dute oharrik hartu partida dirauen bitartean.
  • Debekatuta dago musika entzutea lehiaketa dirauen bitartean.

Karta-sorten erregistroa

  • Jokalari bakoitzak bere 4 karta-sorten irudi bat bidali beharko du  E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. azaroaren 13ko 23:59 CET aurretik eta lehiaketan soilik karta-sorta horiek erabili ahal izango ditu.
  • Heroi bakoitzeko karta-sorta kopia bat baino ezingo da eraman.
  • Jokalariek beraien kontua eta karta-sorta erabili beharko dituzte.
  • Jokalariek beraien karta-sortak azaroaren 14tik , astelehena, aurrera argitaratu ahal izango dituzte eta Gamegunek ofizialki azaroaren 15ean, asteartea, argitaratuko ditu.
  • Jokalariek ezingo dute bere bildumara sarbiderik egin ezta karta-sortak editatu lehiaketa dirauen bitartean, hala eginez gero partida bat galduko lukete (Sideboard Clause).

Lehiaketaren ordutegia

Ostirala azaroak 18 (Taldeen-fasea)

  • 4 jokalariz osatutako 4 talde egingo dira (guztira, jokalari bakoitzeko 3 partida jokatuko dira).
  • Talde bakoitzaren  2 jokalari onenak, azaroak 19 larunbateko kanporaketa-fasera pasatuko dira.
  • Ordutegia:

16:00 - 1.txanda
17:30 - 2.txanda
19:00 - 3.txanda

Azaroak 19 larunbata (Kanporaketa-fasea)

  • Taldeen-faseko 8 jokalari onenak, fase honetan elkarren aurka jokatuko dute.
  • Kanporaketa zuzenez jokatuko da, hau da, partida galtzen duen jokalaria lehiaketatik kanpo geratuko da.
  • Ordutegia:

10:00 – Final-laurdenak 1
11:30 – Final-laurdenak 2
13:00 – Final-laurdenak 3
14:30 – Final-laurdenak 4

16:00 – 1 Finalaurrekoa
17:30 – 2 Finalaurrekoa

19:00 – Finala

Sariak

Sailkapena

Saria*

1.

12.000€

2.

6.000€

3. eta 4.

3.000€

5.etik 8.era

300€

* Dirutan emango diren sariak dagokien zergen kenketa izango dute

 

Informazio gehigarria

Lehiaketaren oinarri generikoak dira horiek; dena dela, aldaketak egin ditzakete antolatzaileek araudi horretan, lehiaketaren funtzionamendua egokia eta ahalik eta dibertigarriena eta garbiena izan dadin.

Zalantzarik baduzue, helbide elektroniko honetara joE-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

facebook twitter twitch

Geure cookieak eta besterenak erabiltzen ditugu zure nabigazioa eta gure zerbitzuak hobetzeko, gure webgunearen erabilera aztertuz.

Aurrera egiten baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Argibide gehiago: Cookien Politika

Onartu