- 'Hearthstone: Heroes of Warcraft' bideo-jokoko munduko 16 'gamer' onenak bilduko dira gaur eta bihar Donostiako Kursaal jauregian. Estatuan antolatutako txapelketa handiena eta ospetsuena den Gamegunen munduko Top 15eko 11 jokalarik hartuko dute parte 

- Yaiza izeneko jokalariak parte hartuko du txapelketa profesionalean; maila honetako lehiaketa bateko azken faseetan lehiatzea lortu duen europar emakume bakarra. Sailkapen txandan 206 aurkari gainditu ditu 'gamerrak'

- Partidak online igortzen dira eta zuzeneko lokuzioa dute euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez, frantsesez, alemanez eta errusieraz 

- Euskaltel Konekta Fundazioak antolatu du Gamegune, Euskaltel eta SPRI taldearen babesarekin

400.000 ikusle baino gehiagok jarraituko dituzte Gamegune 2016ko partidak. Donostiako Kursaalean burutuko den txapelketak Hearthstone: Heroes of Warcraft bideo-jokoko munduko 16 'gamer' onenak bildu ditu. Gainera, ehunka pertsona bertaratu dira Kursaalera lehiaketa profesionalaz gain, amateurren norgehiagoketan parte hartzeko eta eszenatokiaren Erdi Aroko diseinu ikusgarriarekin gozatzeko. 

Partidak zuzeneko lokuzioa dute, aurkezle eta esatari talde bati esker, eta horrek izugarrizko giroa ziurtatuko du aurrez aurrekoetan, eSport-etan gertatu ohi den moduan. Zuzeneko jarraipenaz gain, streaming bidez igorriko dira norgehiagokak hainbat kanalen bitartez eta hizkuntza ezberdinetan; euskara, gaztelania, ingelesa, alemana, frantsesa eta errusiera tartean. Adibidez, nabaria da joko honek Frantzian eta Errusian duen jarraitzaile kopuru handia. Hori dela eta, herrialde hauetan milaka ikuslek jarraituko dute Gamegune, eta ingelesari esker, munduko bazter guztietara iritsiko dira Kursaalean burutuko diren partidak. 

Honela, hizkuntza ezberdinak erabiltzeko egin den ahaleginari esker, iazko ikusle kopurua bikoiztea espero da aurten. Izan ere, 2015eko txapelketak 200.000 jarraitzaile izan zituen guztira. Gainera, bideo-jokalarien maila altuak eta hautatutako formatuaren erakargarritasunak joko honen zaleak zoratuko dituen norgehiagoka sutsuak iragartzen ditu. Horrez gain, Hearthstoneko Mundialaren ondoren, Gamegunek emango dio hasiera denboraldi berriari. 

Gainera, cosplayer-ak izango dira, bideo-joko honetako pertsonaien gisara jantzitako modeloak, eta photocall-ean horiekin argazkiak ateratzeko aukera izango dute bertaratuek. Euskaltel Konekta Fundazioak antolatutako eta Euskaltelek eta SPRI babestutako ekimena publikoari irekia egongo da.

 25.200 euro sarietan

Zoria eta estrategia konbinatzen dituen karta-birtualen jokoa da Hearthstone. Txapelketa profesionaleko parte-hartzaileak, horien artean munduko Top 15eko 11 jokalari, sailkapen txandetan lehiatuko dira garaipena eskuratzeko. Garaileak 12.000 euroko saria jasoko du, bigarrenak 6.000, eta hirugarrenak eta laugarrenak 3.000 euro eskuratuko dituzte. 

Lehiaketa irabazteko faboritoen artean dago Sebastián “Xixo” Bentert alemana, mito bilakatu den munduko ‘gamer’ onena. Garaipena eskuratzeko aukera handia du ere Pavel Beltiukov errusiarrak, munduko Hearthstone txapelketa garrantzitsuena den Blizzcon 2016aren aurtengo txapelduna. Hala ere, ez da erraza faboritoak aukeratzea hainbeste aldagai dituen estrategia jokoan. Izan ere, partida bakoitzean egiten dituzten kalkuluak xake jokalari batenak bezain konplexuak izaten dira. Nazioarteko lehen mailako bideo-jokalariez gain, Estatuko ‘gamer’ onena den ‘AKAwonder’ egongo da bertan, baita Baskonia Atlantis taldeko Mario “Mariodela” Lorente jokalaria ere. 

Jokalarien artean “Yaiza_HS” Martínez espainiarra dago, lehen mailako bideo-joko txapelketa bateko azken faseetan parte hartzen duen lehen emakume europearra. Gainera, Yaiza ez da gonbidatua izan, gainontzeko 'gamerrak' bezala, baizik eta jokalari izatea "irabazi" egin du online jokatutako sailkapen txapelketan garaipena lortuz. Online lehiaketa amateurrean parte hartu duten 207 pertsonatik bi bakarrik ziren emakumezkoak. 

Txapelketa amateurraren arrakasta

Hiru sailkapen txanda jokatuko dira gaur, eta bihar final-laurdenak, finalaurrekoak eta finala egingo dira. Donostiako Kursaalean emozio handiz burutuko diren norgehiagokez gain, eSport zaleek hainbat jarduera erakargarri aurkituko dituzte, eta areto berean burutuko den txapelketa amateurrean parte hartzeko aukera ere izango dute. ‘Sutondoko topaketak’ izeneko aurrez aurreko amateurrak txapelketa profesionalaren areto berean egingo dira eta 2.000 euroko saria banatuko dute lehen lau sailkatuen artean, eta opariak parte-hartzaileen artean. 

facebook twitter twitch

Geure cookieak eta besterenak erabiltzen ditugu zure nabigazioa eta gure zerbitzuak hobetzeko, gure webgunearen erabilera aztertuz.

Aurrera egiten baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Argibide gehiago: Cookien Politika

Onartu