Hauek dira Gamegunen parte hartuko duten 16 bideo-jokalariak. Euren maila altua dela eta norgehiagoka biziak espero ditugu, 25.200 euroko sariak eta Europako txapelketarik beteranoetako bat irabazteak dakarren ospea eskuratzeko.

Ikaragarrizko zerrenda honek nazioarteko 10 ‘gamer’ onenetatik 9 hartzen ditu barne:


√ Sebastian “Xixo” Bentert (Alemania)


Munduko onena, bere “Speedruns”-engatik ezaguna. Ikusgarria da nola jokatzen duen.


√ Pavel “Pavel” Beltiukov (Errusia)


Millenium Taldea

Hearthstone jokoko txapelketa prestigiotsuena den Blizzcon 2016eko irabazlea izateak munduko jokalari onenen artean kokatzen du.


√ Stanislav “StanCifka” Cifka (Txekiar Errepublika)


Magic: The Gathering-eko jokalari profesionala. Major lehiaketetan izandako arrakastaren ondoren hasi da Hearthstoneko nazioarteko txapelketetan parte hartzen.


√ Jan “SuperJJ” Janssen (Alemania)


CompLexity Gaming Taldea

IV. SeatStory Cup-en garaileak postu ona lortu zuen CN vs. EU lehiaketan.


√ Adrian “Lifecoach” Koy (Alemania)


G2 Taldea

Gamers2 eSport taldeko jokalari arrakastatsuen artean dago Lifecoach, aurtengo SeatStory Cup-aren irabazlea.


√ Frank “Fr0zen” Zhang (AEB)

 

LG Taldea

Beste sailkapen bikainen artean, Fr0zen bigarren postua lortu zuen DreamHack Summer 2016ean.


√ Jon “Orange” Westberg (Suedia)


Alliance Taldea

Hearthstoneko hainbat jokalari profesional bezala, 'Orange Magic: The Gathering' jokoaren zale amorratua zen. Gaur egun, Hearthstone jokoan aritzen da eta garaipen ugari eskuratu ditu mundu osoan.


√ Frederik “hoej” Nielsen (Danimarka)


2015ean hasi zen Hearthston jokora profesionalki jolasten eta, ordutik, Gfinity Summer Masters edo Viagame HouseCup 2an izan da txapeldun. Ohikoa da “hoej” bere Twitch kanalean ikustea bere Pidgey txoriarekin batera.


√ Sebastian “Ostkaka” Engwall (Suedia)


Iazko nazioarteko txapelketako irabazlea, aurten hirugarren postua lortu du EU vs CN lehiaketan eta postu onak eskuratu ditu beste hainbat txapelketa garrantzitsutan.


√ Michaël “Maverick” Looze (Belgika)


Millenium Taldea

Maverick aurtengo Hearthstone Festibalean garaile izan da. Frantzian oso streamer eta bideo-jokalari ezaguna da.


√ Thijs “ThijsNL” Molendijk (Holanda)


G2 Taldea

Behin baino gehiagotan Europako txapeldun izan den jokalari bakarra da eta aurten ere Blizzcon-erako sailkatu da.


√ Esteban “AKAWonder” Serrano (Espainia)


SKGaming Taldea

Estatuko bideo-jokalari onena eta Hearthstoneko streamerrik ikusienetakoa gaztelaniazko Twitch kanaletan. Hearthstone ESL Legendary Series Katowice bezalako txapelketetan parte-hartzaile izan da.


√ Jacobo “Jac0b0” Sánchez (Espainia)


Stone Templars Taldea

Sari ugari eskuratu ditu Hearthstonera jokatzen. Orain, streamer moduan aritzen da askotan eta iazko Gameguneko irabazlea izan zelako parte hartuko du aurten ere.


√ Mario “Mariodela” Lorente (Espainia)


Thunderx3 Baskonia

Thunderx3 Baskonia taldearen ordezkaria eta edukien sortzailea ere bada. 2015eko Gamergy irabazi zuen.


√ Diego “Evangelion” Fuentes (Espainia)


VCF eSports Taldea

Gazteleraz dagoen streamer famatuenetarikoa izateaz aparte, 2016ko Dreamhack Valencia irabazi du, baita Gamergyren sailkapen norgehiagokak ere.


√ Yaiza “Yaiza_HS” Martínez (Espainia)


Sons Of The Legends Taldea

OGSeries online plataformak antolatutako eta urriaren 30ean jokatutako online sailkapen txapelketako irabazle bakarra.

facebook twitter twitch

Geure cookieak eta besterenak erabiltzen ditugu zure nabigazioa eta gure zerbitzuak hobetzeko, gure webgunearen erabilera aztertuz.

Aurrera egiten baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Argibide gehiago: Cookien Politika

Onartu