Hearthstone karta-joko birtualeko munduko 16 jokalari onenak lehiatuko dira azaroaren 18 eta 19 bitartean burutuko den Gamegune 2016 txapelketan, 25.200€-ko saria eskuratzeko. Donostiako Kursaalean egingo den norgehiagokara, Estatuko hainbat cosplayer profesional ere bertaratuko dira.

Aurten, lehiaketak 16 urte beteko ditu eta Blizzard Entertainment-en 'Hearthstone: Heroes of Warcraft' jokoa izango du protagonista. 2014 urtean merkaturatua, Warcraft unibertsoaren istorioan, pertsonaietan, izakietan eta tresnetan oinarritua dagoen doako karta-joko birtuala da Hearthstone. Online estrategia jokoen artean jokatuena da, 7.5 milioi ikuslerekin Twitch plataforman, eta 50 milioi jokalariekin mundu osoan.

Gamegune hainbat hizkuntzatan igorriko dugu streaming bidez; horien artean euskara, gaztelania, ingelesa, alemana, frantsesa edo errusiera erabiliko dira mundu osoko ikusleek partidak jarraitu eta ulertu ahal izateko. Aurten, iazko 200.000 ikusleko audientzia gainditzea espero da.

Gainera, aurten Sutondoko Topaketak antolatu ditugu, jokalari amateurrei profesionalekin batera Gamegunen parte hartzeko eta 2.000€ irabazteko aukera emateko. Txapelketan izena eman lekua agortu baino lehen!
Aurreko urteetan bezala, Gamegunek Hearthstone jokoko munduko 16 jokalari onenak gobidatuko ditu. Gamegunen parte hartuko duten lehen 8 jokalarien izenak hauek dira, eta datorren asteartean, azaroaren 8an, ezagutuko ditugu azken 8 gonbidatuak:

Holandako Thijs “ThijsNL” Molendijk, Stanislaw “StanCifka” Cifka txekiarra, Pavel "Pavel" Beltukov errusiarra eta Espainiako Esteban “AKAwonder” Serrano eta Mario “Mariodela” Lorende. Azken Gamegune txapelketako irabazlea ere, Jacobo “Jac0b0” Sanchez, bertan izango dugu.

Gainera, lehiaketaren azken postua Yaiza Martínezek eskuratu du, urriaren 30ean OGseries plataforman jokatu zen online sailkapen txapelketan garaipena lortu zuelako.

WEB: www.gamegune.org

TWITTER: www.twitter.com/gamegune

FACEBOOK: www.facebook.com/Gamegune

TWITCH: www.twitch.tv/gamegune

facebook twitter twitch

Geure cookieak eta besterenak erabiltzen ditugu zure nabigazioa eta gure zerbitzuak hobetzeko, gure webgunearen erabilera aztertuz.

Aurrera egiten baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Argibide gehiago: Cookien Politika

Onartu