Aurreko urtean bezala, Gamegunek Hearthstone bideo-jokoko munduko jokalari onenak gonbidatu ditu Donostiara. Hauek dira konfirmatutako lehen 8 jokalariak:

Holandako Thijs “ThijsNL” Molendijk, Stanislaw “StanCifka” Cifka txekiarra, Pavel "Pavel" Beltukov errusiarra, eta Espainiako Esteban “AKAwonder” Serrano eta Mario “Mariodela” Lorente. Azken Gamegune txapelketako irabazlea ere, Jacobo “Jac0b0” Sanchez, bertan izango dugu.

Gainera, lehiaketaren azken postua Yaiza Martínezek eskuratu du, urriaren 30ean OGseries plataforman jokatu zen online sailkapen txapelketan garaipena lortu zuelako.

Hurrengo asteartean, azaroaren 8an, azken 8 jokalari gonbidatuak jakitera emango ditugu; beraz, adi egon Gamegune 2016an lehiatuko diren jokalari guztien izenak ezagutu nahi badituzue!

Informazio gehiago: www.gamegune.org, Twitter eta Twitch.

facebook twitter twitch

Geure cookieak eta besterenak erabiltzen ditugu zure nabigazioa eta gure zerbitzuak hobetzeko, gure webgunearen erabilera aztertuz.

Aurrera egiten baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Argibide gehiago: Cookien Politika

Onartu