Munduko Hearthstone jokalari onenetako batzuen partidak ikusteko aukera ez ezik, aurten zuk ere har dezakezu parte Gameguneko sutondoko topaketetan. Adin guztietako jendeak har dezake parte lehiaketa horretan,* non 2.000 € banatuko diren saritan lehenbiziko lau sailkatuen artean. Diruaz gain, bestelako sari batzuk ere banatuko ditu Blizzardek topaketa horietan.

Lagunarteko txapelketa amateur presentzialak eta atseginak dira sutondoko topaketak, edozein mailatako jokalarientzako modukoak.

Informazio gehiago: http://eu.battle.net/hearthstone/es/fireside-gatherings

Last Hero Standing Bo3 formatuan egingo da lehiaketa, hots, zuzeneko kanporaketaz, azaroaren 18an eta 19an (ostirala eta larunbata), lehiaketa profesionalaren azken faseen aurretik. Donostiako Kursaaleko biltzar-jauregian zuzenean izango da ikusgai lehiaketa.

Izen-ematea:

Lekua mugatua da, beraz, aldez aurretik izena eman behar da. 

Berrogeita hamalau lagunek har dezakete parte txapelketan. Izena emateko ordena zorrotz hartuko da kontuan lekuak esleitzeko. Onarpen-mezu elektronikoa jaso ondoren, Kursaalera jo behar duzue azaroaren 18an, ostirala, 14:00etan, lehiaketarako erregistratzeko eta akreditatzeko.

Txapelketarako lekurik gabe geratu bazarete, ez kezkatu: beste hamar leku jarriko ditugu azaroaren 18an 14:00etan Kursaalera iristen diren lehenbiziko hamar lagunentzat.

Ostirala, azaroak 18

14:00 Lehiaketarako izena ematea eta erregistratzea.

15:00 1. txanda (32renak)

17:00 2. txanda (16renak)

Larunbata, azaroak 19

11:00 3. txanda (8renak)

12:00 4. txanda (laurdenak)

* Bazkaltzeko atsedenaldia

15:00 5. txanda (finalaurrekoa)

16:00 6. txanda (finala)

2016ko Gameguneren tabernan gauzkazue zain!

Informazio gehiago: www.gamegune.orgen, Twitteren eta Twitchen.

 

*Lekuak agortu arte. 

facebook twitter twitch

Geure cookieak eta besterenak erabiltzen ditugu zure nabigazioa eta gure zerbitzuak hobetzeko, gure webgunearen erabilera aztertuz.

Aurrera egiten baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Argibide gehiago: Cookien Politika

Onartu