Berriro gertatu da: iberiar Penintsularen iparraldeko Gamegune eSport lehiaketak Hearthstone bideo-jokoan munduko onenen artean dauden jokalariak gonbidatu ditu azaroaren 18 eta 19 bitartean burutuko den nazioarteko txapelketara. Lehiaketa Donostiako Kursaalean egingo da lehen aldiz.

Iaz bezala, Gamegunek Europa mailan ematen den diru-sari handienetarikoa banatuko du: 25.200€-ko saria! 16 jokalarik euren kartarik onenak atera beharko dituzte izugarrizko sari hori eskuratzeko. Lehiatzeko modua Bo5 Conquest izango da: talde-fasea eta kanporaketak izango dira.

Gainera, finalaurrekoak eta final handia streaming bidez igorriko ditugu euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez, alemanez, frantsesez eta errusieraz Twitch-eko hainbat kanaletatik. Modu horretan, norgehiagokak jarraitu nahi dituzten mundu osoko ikusleek euren jatorrizko hizkuntzan ikusi ahal izango dituzte partidak.

Hau zela guztia uste al zenuen? Ekitaldia datorren urriaren 30ean, igandean, hasiko da. Izan ere, Gamegunen lehiatzeko aukera zabalik dago OGseries-eko online sailkapen froga irabazten duen jokalariarentzat. Parte hartu nahi al duzu? Azkar ibili, leku gutxi daude eta! Izena eman eta nazioarteko Hearthstone jokalari onenen aurka lehiatzeko aukera izango duzu.

Adi ibili, datozen asteetan Gameguneren inguruko berriak izango baititugu, gonbidatutako jokalarien eta casterren izenak barne!

Informazio gehiago: www.gamegune.orgTwitter y Twitch.

facebook twitter twitch

Geure cookieak eta besterenak erabiltzen ditugu zure nabigazioa eta gure zerbitzuak hobetzeko, gure webgunearen erabilera aztertuz.

Aurrera egiten baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Argibide gehiago: Cookien Politika

Onartu